XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste gaietan erabili eta garatuko diren zenbait kontzeptu azaltzea da gai honen helburua.
Kontzeptu hauek oso arruntak dira informatikaren munduan eta ahalik eta modu errazenean adierazten saiatuko gara.
2.1.- HARDWARE-A ETA SOFTWARE-ABaina konputagailu bati dagozkion kontzeptu guztiak bi multzotan bana ditzakegu: alde batetik teknologiari dagozkionak eta bestetik informazioari eta programei dagozkienak.
Lehenengo kontzeptuak HARDWARE izenarekin biltzen ditugu, bigarrenak SOFTWARE izenarekin (batzutan TRESNERIA eta PROGRAMERIA hitzak ere erabiltzen dira).
Beraz defini ditzagun kontzeptu hauek:
HARDWAREa.- Teknologiari dagozkion edo ikuitzeko moduko osagaien multzoa da.
Zirkuituek, transistoreek, motoreek, memoriek, dispositiboek eta abarrek osatzen dute Hardware-a.
SOFTWAREa.- Informazioari dagozkion osagaien multzoan datza.
Konputagailuak funtzionatu ahal izateko behar dituen elementu ikusezinek osatzen dute multzo hau, hots, datuek, emaitzak eta batez ere programek.
Dena dela, oso kontzeptu kontrajarriak badirudite ere, funtzio bera hardwarearen bidez edo softwarearen bidez egin daiteke.
Horregatik Hardwarea eta Softwarea logikoki baliokideak direla esaten da.
Horrela biderkatzaile bat
Horrela aurrerago aztertuko dugun mikroprogramazioa Hardware eta Sotfware bitartean dago eta FlRMWARE-aren barruan sailkatzen da.
2.2.- KONPUTAGAILUAREN OINARRIZKO BARNE-EGITURA
2.2.1.- OSAGAIAKBabbagek asmatutako eskemari Von Neumann-en ideiak gehituz gaur egungo konputagailuen egitura lortzen da (ikus 2.1 irudia).
Definitu ditzagun osagaiak banan bana:
Memorian, nahiz datuak nahiz programak gordetzen dira.
Memoria Nagusia edo Barne-Memoria (
Kanpo-Memoria S/I unitatearekin lotuta dago eta Memoria Nagusia berriz informazioa CPUrekin zuzenean lotuta dago.